XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantzi'ko akatsik aundiena

Arrokeria daukate Frantzian barrenean ondo sartua.

Orren ezaugarria Iraultza aundian sortutako irukotea daukate: Askatasuna, anaitasuna, ta berdintasuna.

Ludi zabalean erein dute elburu oiek, beren nortasunarren zimperri bezala.

Gañera batera duten izkuntza, au da frantsesarekin gure ludiko lau muturretara zabaldu dute iraultzaren giroa.

Iraultzaren oñarri berriarekin izkuntzak lortu du garrantzi aundia eta beste izkuntza txikiak baztertuak izan dire.

Ikastetxeetan egitazko izkuntza eskubide osoarekin frantzesa zen, eta, beste izkuntza txikiak bide galduak ziren.

Orrela izkuntzak Frantsesa ezik iltzen utzi dituzte.

Giro orretan gure euskera toki aunitzetan galdu zen.

Frantsesa izkuntza orrela igo da goi malleko tokitara eta orretan iraun du.

Errepublikako izkuntza frantsesa da.

Itzuraz gizaseme aurretuenak ludi onetan frantsesak ziren.

Orrela agertzen ziren toki guztietan.

Frantzesa indarkeriaren aldetik zebillen, beste izkuntz askori itzala egiten eta orrelako lan txarra egiten ari zirenak gizon argiak bezala.

Emen agertzen dugun eredu ori guretean maiz ikusi dugu. Itz oien esan naiak bertze indar bat daukate, ezin ditugunak nolanai erabilli.

Frantziko izkuntz txikiak laguntza ofiziala txirea jasotzen zuten eta nai ta naiez il bear.

Frantzesak izan dire azkenak gauzak bere tokian jartzeko.

Auxe da Frantziko egitazko utsunea.

Izen aundiak erabilli dituzte baiñan jokabide jator gutxi.

Nik bain pau'en edagon jauregian ikusitakoa gogoratzen dutela natio onen egiak ze balio dun, berealaxe ikusten dugu.

Sartu nintzan jauregi onetan eta ikusle taldeari gidari batek erakusten zien jauregia.

Nafarroa'ko Estaduaren aolkuerakusten zien aolkularien edo batzarraren gela nagusian giñen.

Antxen biltzen zituan erregiña Juanak bere aolkulariak, edo erriaren ordezkariak, jai aundi baten ondoan biltzen ziren den denak eta mai eder ura ondo zaindua dago.

Mai aundi orren ondoan beste bi mai txiki zeuden eta or bi ibar Biarno'kuak beren maia berexiak zeuzkaten. Zergatik ori?

Biarnoko bi ibar ezagunak beren buru jabetzaren indarra zeukatelako.

Alaxen gertatze zan ASPE ta Ossau delako mendiko ibarrekin.

Lurralde oietako artzaien toki asko bertako semeak semak zuten ardura ta agintaritza, ez geiago Nafarroako erregiñak.

Mai aien jokabideak agertzen zuko parbi asko.

Mendiko lurralde oiek zeukaten indarra ta askatasuna.

Ikusle taldearen gidariak bi mai txiki aien esanaia ixildu zuen eta etzuan agertu.

Bere ibillialdia, gaztelu arretan bukatu zuanian, urbildu nintzaion eta, baita esan ere etzula agertu mai txiki aien esanaia.

Gizon aren erantzuna auxe izan zen: goitik agindu digute ixiltzea erriaren aurrean, aztan dezaten lenengo eskubide zarrak

Orixe egiten du Frantziko errepublikak bertako enda ta izkuntz txikiekin: egia ixildu. Gure jokabidea berriz auxe da: egia erriari agertu, jakin dezaten zer gertatzen dan

Egu Egia editatuta ezer gutxi irabazten du Frantziako errepublikak.

Enda txikiak zanpatzen ditula beste nazioen aurrean indarra galtzen du eta ezer gutxi agertu dezake beste nariera aurrean: bere burua goratzeko txikiak baztertu bear.

Ludi osoar goltzen dijoa.

Bide onetan Donostin gertatu danoki: eun urte iraun dute frantsez ikastetxeak lanean eta eun urte burututa ortxen itxi dituzke ikasle gutxi zeukatelako, Eun urte geroago itxi bear.